XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

agerpena esperientzia-adigai bihurtzeko erabiltzen dugun sintesiaren berbera izatea besterik ez da.

Eta horrela, handitasun jarraituen ahalgarritasuna, eta gainera, handitasunena oro har, horien adigaiak osotara sintetikoak direnez, ez dira argitzen adigai beraietatik abiatuta, baizik lehen-lehenik beraietatik abiatuta objektuek oro har esperientzian jasotzen duten determinazioaren baldintza formalak diren heinean;

eta non nahiko lirateke bilatu adigaiei egokitzen zaizkien objektuak, objektuak ematen dituen gauza bakarra den esperientzian ez bada?

Dena dela, esperientzia aitzinatu gabe ere gauzen ahalgarritasuna ezagut eta ezaugarri dezakegu, baina bertan oro har zerbait objektu gisa emateko baldintza formalekin harremanean soilik, eta beraz, erabat a priori, baina esperientziarekin harremanean eta bere mugen barnean besterik ez.

Gauzen errealitatea ezagutzeko postulatuak hautemapena eskatzen du, eta beraz, sentsazioa bere kontzientziarekin batera, baina ez zuzenki bere izatea ezagutu behar dugun objektu berarena; bai, ordea, hautemapen erreal batekin bilkura esperientziaren analogien arabera, hots, oro har esperientzia bateko elkarlotura erreal oro erakusten duten analogien arabera.

Gauza baten adigai soilean ezin da bere izatearen izaerarik aurkitu.

Izan ere, bera hain osoa izan arren, non ezer ez baitzaio falta gauza bat bere barneko determinazio guztiekin pentsatzeko, dena dela, izateak honekin guztiarekin ez du zerikusirik, baizik galdekizun honekin besterik ez: ea halako gauza bat guri emana zaigun bere hautemapena adigaiaren aurretik etorri ahal izateko moduan.

Izan ere, adigaia hautemapenaren aurretik etortzeak bere ahalgarritasun soila adierazten du; adigaiari bere ekaia ematen dion hautemapena, ordea, errealitatearen izaera bakarra da.

izatea, ordea, bere hautemapenaren aurretik ere ezagut daiteke alderagarriki a priori, baldin eta hautemapen batzuekin soilik elkartzen bada bere (analogien) elkarlotura enpirikoaren oinarri-esakuneen arabera.

Izan ere, hainbestez, gauzaren izatea gure hautemapenekin elkartua dago esperientzia ahalgarri batean, eta analogia haien gida-hariarekin gure hautemapen errealetik gauzara irits gaitezke hautemapen ahalgarrien ilaran.

Horrela, gorputz denetan sartzen den materia magnetikoaren izatea erakarritako altzairuen karraskaduren hautemapenaren bitartez ezagutzen dugu